EiTBren Maratoi solidarioak eta BIOEF Fundazioak transplanteen arloan ikertzeko funtsak biltzeko.
Euskadiko vending makinek 216.000 edontzi solidario banatuko dituzte abenduaren 14tik aurrera.
Makina automatikoen “Edontzi Solidarioa”
- Kanpainaren hasiera: Abenduaren 14. Egun horretatik aurrera, Edontzi Solidarioa banatuko da Euskadiko Vending Elkartearen hainbat enpresa elkartekidek kudeatutako edarien makina automatikoetan.
- Guztira 216.000 edontzi solidario banatuko dira kanpaina honetan.
- Edontzi honetan edateagatik ez dute gehiago ordaindu beharko kontsumitzaileek.
- Halaber, edontzi hau eskaintzen duten enpresek ez dute irabazirik izango, eta edontzien kostuaren aldea beraiek ordainduko dute.
Edontzi solidarioa
EiTB Maratoiaren eta Euskadiko Vending Elkartearen logotipoak dituen plastikozko edontziak da. Hartan, kausa honi laguntzeko diru-ekarpenak egiteko deitu behar den telefonoa agertzen da.
Nola dago lotuta EVE kausa solidario honekin?
2013 erdian, Laukarizeko Guzmán Sádaba haurraren senideak eta lagunak EVErekin jarri ziren harremanetan hezur-muina ematearen garrantzia zabaltzeko laguntza eskatzeko. Guzmánek, osatzeko gaixotasun zaila zuena, hezur-muinaren transplantea behar zuen eta, inguruan (eta baita herrialde osoan ere) harekin bateragarria zen emaile egokia aurkitzeko aukerak oso txikiak baziren ere, bere gertukoek mezu hau zabaldu nahi zuten euskal gizartean. Euskadiko Vending Elkarteak, inolako zalantzarik gabe, hura onartu zuen eta Guzmáni laguntzeko “Edontzi solidarioa” sortzea erabaki zuen.
Zorionez, Guzmánek emaile bateragarri bat aurkitu zuen (alemana) eta urte bereko abuztuan transplantatu zioten hezur-muina.
Halere, edontzi solidarioaren ideiak egin zuen Euskadiko Vending Elkartearentzat, eta EiTBn eta Bioef-en transplanteekin lotutako ikerketaren aldeko maratoiari laguntzeko aukera izan zuenean, zalantzarik gabe kolaboratu zuen.