Ordaintzeko baliabideen fabrikatzaileak prebenituta daude, baina ez prest. 5 euroko billeteekin gertatu zen bezala, 10 euroko billete berria kalean egongo da ekipoak guztiz egokituta egon aurretik.
Europako Banku Zentralak ezarritako ibilbide-orriak ez du maniobra-marjinik. Orain gutxi ‘Europa’ seriea urtarrilaren 13an aurkeztuko dela aditzera eman zuen, Frankfurteko erakundearen egoitzan, eta 10 euroko billete berriaren lagin bat eman zieten makinen fabrikatzaileei eta hornitzaileei haien gailuak egokitzen has daitezen.
Haiekin eta eragin ditzaketen arazoekin lan egingo dute 2014ko ekainean salmenta tokietan informazio-kanpaina burutzeko, eta uda ostean, erabiltzeko lehenengo sortak jaulkitzeko.
+Info: Hostel Vending