Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusian TicketBAI obligazioa betetzetik salbuetsi edo geroratzeko eskaera sartu da, 3/2020 Foru Arauak eta hura garatzen duten xedapenek Gipuzkoan erregulatutakoaren arabera.
Aurrenik, jakinarazten dizugu ezen, makina banagailuen sektoreari dagokionez, TicketBAI obligazioa erabat betetzeaz gain, hau da, ondasun entrega edo zerbitzu prestazio bakoitzari buruzko informazioa ia berehala eta telematikoki bidaltzeaz gain (telemetria edo antzeko sistema baten bitartez), onartu egingo dela obligazio hori behin-behinik eta aldi
baterako betetzea, betebeharraren alderdiren bat salbuetsita, betiere TicketBAI obligazioa betetzeak eskatzen duen egokitzapena errazte
aldera. Informazio gehiago: