2025eko urriaren 2an eta 3an, EVE Elkarteak antolatutako EAEko Vending Profesionalen Konferentziaren 23. edizioa egingo dugu Debabarrenan.
Urteroko topaketa honek sektoreko profesionalak, enpresa babesleak eta gure sektoreari buruz gehiago jakiteko interesa duten pertsonak biltzen ditu. Ohiko lan eta hausnarketa aukerez gain, aurten eskualdeko ingurune naturala eta industria-ondare aberatsa ezagutzeko aukera izango dugu, bere industria-historiaren eragile izan dena.
Aurten ere, konferentzia hauek esperientziak partekatzeko, harremanak eraikitzeko eta EAEko vending sektorea indartzen jarraitzeko aukera izango dira.
📅 Egitaraua: XXIII. Euskadiko Vending Konferentzia
2025eko urriaren 2a, osteguna
- 10:00 – 11:00 → Elgoibarko Makina Erreminta Museoa
Eskualdeko industriaren historia ikusiko dugu, burdinola zahar baten eta XIX. mendeko mekanizazio tailer baten berreraikuntzarekin. - 11:00 – 11:30 → Coffee break museoan.
- 11:30 – 12:30 →IMH Campus bisita
IMH, fabrikazio aurreratuan eta digitalean espezializatutako hezkuntza-campusaren instalazioei bisita; unibertsitate-prestakuntza, lanbide-heziketa eta enplegurako prestakuntza eskaintzen ditu. Ikastetxe aitzindaria formakuntza Dualean Espainian, ikasleei zein enpresei balioa emanez. - 13:00 – 14:30 → Lizagasar tokiko enpresari bisita
Sagarraren artisauak, sagarra nola eraldatzen duten ikusiko dugu, produktu ekologiko eta kalitatezkoetan: sagardoa, marmelada eta beste asko. Gero dastaketa eta luntxa izango ditugu. - 14:30 – 16:30 → Topagunea eta luntxa Lizagasarren
- 17:00 – 18:30 → Tour gidatua Deban
- 20:00 → Jardunaldiari amaiera Calbeton jatetxean
* Joan-etorriak autobus pribatuan, lehen irteera Villa alkolea/Arbe hoteletik 9:30etan.
2025eko urriaren 3a, ostirala
- 09:00 – 11:30 → Gosaria eta mahai-ingurua Arbe hotelean
Landu beharreko gaiak: elkartearen zerbitzuak, prestakuntza… - 12:00 – 13:00 → Eibarko Armeria Eskolaren bisita
Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, ehun urtetik gorako ibilbidearekin eta industria arloko graduetan erreferentea; besteak beste automatizazio eta robotika, mekatronika eta metrologian arloetan. Lankidetza eremuetan egiten du lan, ikasleen ongizatean zentratzen den ikaskuntza eredua bultzatuz. - 13:00 – 14:30 → Hitzaldia Euskadiko XXIII. Vending Jardunaldiak. Ekintzailetza, moldagarritasuna eta oztopak gainditzea: pertsonak eta heziketa balioan jarriz
-
Juan Carlos Molinero (responsable de digitalización, Armeria Eskola)
-
Gema Gómez (impulsora del cambio en Armeria Eskola)
-
Oihana Astigarraga (técnica en emprendimiento, Debegesa)
-
Ander Romarate Agirre (exnadador paralímpico)
-
15:00 – 16:00 → Jardunaldiei amaiera eta luntxa Armeria Eskolan.
*Joan-etorriak norbarean kontu.
Antolatuta:

Babesleak:
Laguntzaileak: