EVE
Euskadiko Vending Elkartea
Batera indartsuago gara
Euskadiko Vending Elkartea, EVE (Asociación de Vending de Euskadi) 2000 urtean jaio zen, sektorea maila autonomikoan zein Estatuan ordezkatzeko helburuarekin. Harez geroztik, gero eta kide gehiago elkartu da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gure sektoreko enpresen % 75 hartzen du orain.
urtean sortua
helburu beteta
enpresa bazkide
%
erreferente Euskadin
Elkartearen helburuak
Hauek dira EVE elkartearen helburu nagusiak:
- Vending sektorea modu profesionalean garatzea.
- Gizarteari ezagutzera ematea vendingaren sektorearen jarduera masen komunikabideen bitartez (prentsa, irratia, etab.).
- Azterketak eta ikerketak egitea sustatzea gure ingurune sozialean eta enpresakoan.
- Helburu berberak edo antzerakoak dituzten beste elkarte edo enpresa batzuekin kolaboratzea
Etorkizuneko proiektu komuna
Hori guztia dela-eta, EVE elkarteak etorkizuneko proiektu baten parte izateko aukera ematen die elkartekideei, eragile desberdinak bateratuz, Euskadin erreferente bihurtzea eta ordezkatzen dugun taldearen interesak defendatzeko.
Euskadiko Vending Elkartetik sektorean gerta daitezkeen desberdintasunak eta arazoak eztabaidatzeko tokia eratu nahi dugu elkartean, elkarrekin irtenbideak eta erantzun komunak aurkitzeko.
Zein betekizun bete behar dituzun elkartekide egiteko
- Pertsona fisikoa-pertsona juridikoa.
- Elkartekideak edozein Erkidegokoak izan daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoan interesa duten bitartean.
- Eremu funtzionaleko eskakizunak betetzea: jarduera nagusia ondasunen hornidura eta/edo zerbitzuen hornidura makina automatikoen bitartez izan behar da.
- Hiru elkartekidek kide berriak barneratzeko eskakizuna abalatzea.
- Elkartean sartzeko kuotari dagokion zenbatekoa ordaintzea.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzea.
EVE Elkartearen zuzendaritza-taldea

Presidentea
Urkotronik - Sara Abad Cabo

Diruzaina
Sistiaga Lasa Vending Group - Ainhoa Chanca

Presidenteordea
Iparvending - Luis Diaz de Cerio

Bokala
Larrevending - Alex Larreategui

Idazkaria
Josmar - Sheila Muñoz

Bokala
Udiven - Arrate Villagarcia